2015/06/10

ZUMAIAKO PADURA (3. maila)

Naturaren gaiarekin lotuta 3.mailakoak Zumaiako padura ikustera joan ginen. Hortaz aparte, camping-a, dunak eta baratza ere ikusi genituen. Egun aparta egin zuen eta primeran pasa genuen.

Eskerrak eman nahiko genituzke camping-eko arduradunei eta bere baratzeko ateak zabaldu zizkigun Migueli ere.Mila esker! 

2015/06/03

INTSEKTU ERAKUSKETA (3. maila)

Gelan lantzen ari garen natura gaiarekin bat, guraso bat gonbidatu dugu gure gelara bere intsektu bilduma erakusteko. Intsektu ezberdinen inguruan (tximeleta, kakarraldo, armiarma…) azalpen batzuk eman dizkigu eta oso interesgarria izateaz gain primeran pasatu dugu. Mila esker!

2015/05/29

Gurasoak Eskolan (HH5)

Urtean zehar Haur Hezkuntzako 5 urteko geletakoek guraso eta familiartekoekin jardunaldi batzuetaz gozatzeko aukera izan dugu.
Ekintza desberdinak burutu ditugu: joaldunak ezagutu, Ipuin kontalari batez gozatu, aurpegiak margotu, kitarra entzun edota margoketaren lehen urratsak ezagutu.
Eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu jardunaldi hauetan parte hartu duten senitartekoi.

2015/05/28

5. mailakoak ZIZARE proiektuan
 Maiatzaren 22an 5. mailako ikasleak Zizare proiektuko arduradunarekin, Aitziberrekin, egon ginen.
Eskolan egiten dugun konpostaren inguruko emaitzak jasotzeko eta prozesuari buruz jakitun izateko aukera izan genuen.
Bada lau bat hilabete Zumaiako Herri Eskoan proiektua martxan jarri dela. Solairu bakoitzean eta irakasle gelan edukiontzi marroian jarri genituen hondakin organikoak biltzeko. Lehenengo urratsak ematen hasiak gara eta baita konposta egiten hasi ere.
Ikasleekin aurretik pare bat saio burutu genituen azalpenak emanez, beraien etxeetako errealitatea aztertuz eta proiektua nola gauzatuko genuen azalduz.
Orain aukera izan dugu guk hasi berria dugun bilketa horri tenperatura, hezetasuna eta duen PHa neurtzeko, era berean konpos lagin batzuk aztertu genituen bertan bizi diren bizidunen berri izateko eta beraien ezaugarriak ikasteko.

Joko olinpikoak (1. maila)

1. mailako haurrak joko olinpikoak gaia landu dute gelan eta ondoren praktikara eraman dute. Begira nolako dotore dauden argazkietan.